XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LES GUERRIERS D?EUSKADI FRANTSES ELABERRIA Dio Christian Rudelek: Nire euskal adiskide guziei, Euskadiko populuari eta haien gizontasuna ta askatasunarentzat borroka egiten duten guziei, hasteko eskainia eginik.

Mamia da beraz Euskadik daraman borroka askatasunari buruz, Piarresen biziaren medioz.

Derragun lehen-lehenik liburu hori nobela bat dela.

Bainan laster ohartzen gara egileak hanitz xehetasun hartu duela 36-ko gerlatik landa Euskadiko gorabeheretaz.

Gainera Frantziako gerlan egina izan den Ipar Euskadin eskuineko hautua gauzak zuzentzen dituela: hautu horren zergatikoa, nolakoa, norena eta norakoa.

Ez dut hemen hitzez-hitz aipatuko Rudelek erran zuena, nik baino hobeki idazleak egiten bait digu bere elaberrian.

Beste zati batetan Enbata oldearen sortzea eta harekin Ipar aldean euskal kontzientziaren berpiztea, beti Piarresen bizian, kondatzen digu.

Azken partean ETAren agerpenak.

Piarresek seme bat dauka.

Hark harreman zenbait ba ditu beste aldekoekin eta poliziaren kontrola batetan erortzen ta hiltzen.

Liburu honen azken horrialdeak: esperantza berria Piarresen begietan.

Telebistan pasatu zen filme bezalakoan: Z (zi) bizi da aspaldiko grekoeraz.

Aitzinetik ondar, ezin lo eginez irakurri dut liburua.

Azken urteotan gure historiaz arduratzen den nobela onenetarik bat dela ez dezaket uka.

Hatsa eta bizia dauzka.

Esperantza dakar!.